Urriza eta Juaneneak finalerako txartela lortzeko pauso haundia eman nahi dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 29a, 00:00

Urriza eta Juanenea aurreko partidu batean.

Lehendabiziko partiduko bi garaileak elkarren aurka jokatuko dute finalerdietako ligaxkaren hirugarren partiduan. Garaileak finalerdia ziurtatuko luke eta finaletik oso gertu geratuko da zortzi punturekin.

Javier Urriza eta Aritz Juanenea elkarren aurka ariko dira gaur, 17:00etatik aurrera, Kutxabank Torneoaren finalerdietako ligaxkako hirugarren partiduan. Bi aurrelariak lehendabiziko partidua irabazi egin zuten eta gaurko garaileak finalerako txartela gertu izango luke zortzi punturekin. Hala ere, ez luke ziurtatuko finala, baina bai finalerdia. Urriza da faborito, baina Juaneneak orain arteko sei partiduak irabazi ditu eta sasoi betean aurkitzen da.

Urrizak Endika garaitu zuen
Urrizak lehen lau puntuak lortu zituen ostegunean, Endika Urrutiari 30-19 irabazita. Iruindarrak, maila onean, bere bertuterik onenak erakutsi zituen, nahiz eta krisi une bat izan zuen eta Endikak bederatzi tantoko desabantaila irauli zion.
Partidu erakargarria izan zen markagailuko aldea gorabehera eta tanto onak eta maila altua ikusi ziren. Urriza indartsu hasi zen eta 13-4 ihes egin zuen markagailuan. Tanto aldearekin bazirudien partida erosoa izango zela aurrelariarentzat, baina ez zen horrela izan. Endikak erreakzionatu zuen eta 0-10eko partzialarekin aurretik jarri zen. Horrelako partzial bat Urriza bezalako pilotari baten aurrean ikustea ez da ohikoa eta arraroa da.
Partidua berdindu egin zen eta hurrengo tantoak lehiatuak izan ziren, Urrizak berriz ere abiadura handitu eta markagailuan ihes egin zuen.
Endikak, 19 tantorekin, ez zuen punturik lortu. Sailkapenean Urrizak eta Juaneneak lau puntu dituzte eta Barrenetxeak eta Endikak zero puntu dituzte.
Urrizak 18 tanto egin zituen peloteoan, zortzi sakez eta ez zuen akatsik egin bere nagusitasuna erakutsiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!