Erakusketa

Erakusketa, gaur arte ikusi daiteke Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 27a, 00:00

'Euskalnafarrak naziotik estatura' erakusketa abuztuan egon da ikusgai eta 11:00ak arte egongo da irekita Biteri kultur etxean. 

Beñi Agirreren Euskalnafarrak naziotik estatura erakusketa gaur arte izango da zabalik Biteriko erakusketa gelan. Beraz, ikusi nahi duenak azken aukera du gaur. Orain arte jende asko hurbildu da eta arrera ona izan du. Gaur azkenengo eguna izanik goizeko 11:00ak arte egongo da irekita eta ondoren itxiko da.  
Bisita gidatua ere egon da eta modu honetan, Euskalnafar herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi «orokorra» lortzen ahalegindu dira. Izan ere, azalpen eta galdera libreak egiteko aukera izan dute bisitariek.

Erakusketaren helburua izan da Euskal Herriko historiaren gako nagusiak azaltzea: habitata, lurraldetasuna, euskararen hedapena, funtsezko datak, konkistak, pertsonaiak, gertaerak eta abar.  «Euskal Herriko historiaren gako nagusiak azaldu dira», dio Agirrek.

«Guztia jaso eta beste herri batera eramango da erakusketa», azaldu dute Hernaniko Errotzeneko kideek. Hernaniko talde hau ere, Nabarraldeko kideekin batera, erakusketaren sortzaile izan da eta  mapa didaktikoak sortu ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!