Erremontea

Urriza eta Endika gaur hasiko dira Kutxabank Torneoa jokatzen bata bestearen aurka

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 27a, 00:00

Urriza da irabazteko faborito.

Finalerdietako ligaxkaren bigarren partidua jokatuko dute eta lehenengo garaipena lortu nahi dute, baina aurrelaria da faborito.

Javier Urriza eta Endika Urrutiak gaur hasiko dute, 17:00etan, bere ibilbidea Kutxabank Torneoan. Finalerdietako ligaxkaren bigarren partidua izango da, larunbatean Barrenetxea hernaniarrak Juanenearen aurka 30-21 galdu eta gero. 

Urriza eta Endikak askotan jokatu dute elkarren aurka eta Iruñako aurrelaria izan da beti garaile. Beraz, Urriza da partidua irabazteko faborito nagusia. Endikak txorkatilean arazoak izan berri ditu, baina osatu da txapelketan debutatzeko. 

Bi erremontista hoberenetarikoen arteko partidua da eta ikuskizuna espero da. Urriza aurrelaria da eta Endika atzelaria, nahiz eta bere ibilbidea profesional mailan aurrelari bezala hasi. Horrek jokoaren alde guztiak ongi ezagutzea eta menperatzea du lagungarri. 

Hala ere, Urriza oso pelotari osoa da, dena egiten du ongi eta jokatzen dituen partidu guztietan izaten da irabazteko hautagai nagusia. Azken urteetan txapela gehien irabazi dituena da eta buruz burukoaren dominatzaile nagusia.
 
Pasa den urtean Barrenetxeak gainditu zuen eta arantza atera nahi du. Horretarako, lehenengo pausoa Endika gainditzea izango da. Irabazleak lau puntu batuko ditu eta aurrera pauso garrantzitsua emango luke, gutxienez finalerdira sailkatzeko. Ligaxkaren irabazlea finalera sailkatzeko eta bigarren eta hirugarren sailkatuak finalerdi bat jokatuko dute. 

Barrenetxea eta Zubiri aurkari
Jaialdiko hirugarren partiduan Barrenetxea eta Zubiri elkarren aurka ariko dira. Hernaniarrak Goikoetxearekin jokatuko du eta Zubiri goizuetarrak Ansarekin.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!