Entrenamenduak irailaren 7tik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 26a, 00:00

Hernaniko atletismo taldea entrenamenduak hasteko gogo biziz dago. Honela, infantilek (12-14 urte) irailaren 7an hasiko dituzte saioak 17:45etatik 19:00etara. Irailaren 8an benjamin (8-10 urte) eta alebinen (10-12 urte) txanda izango da, 18:00etatik 19:00etara. Irailaren 14an kadeteak, 14 urtetik gora, hasiko dira eta espero da irailaren erditik aurrera emakumeen taldea ere hastea. Klubetik jendea animatu nahi da atletismoa egitera. Martxoan eten ziren entrenamenduak eta gogo biziz daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!