Euskaraldia

'Loratuz Lotu'-ko kideek ere parte-hartuko dute Euskaraldian

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 26a, 00:00

Ahobizi, belarriprest, arigune... ilusio haundiarekin hartu dute ekimena partaideek.

Loratuz Lotuko kideek ere parte- hartuko dute aurtengo Euskaraldian. Erdiak ahobizi, beste erdiak belarriprest izango dira, beraz arigunea sortuko dute. Leitzaran Institutuko Gizarteratzea goi-mailako zikloko ikasleak dira eta enpresarekin lotutako ikasgairako, Loratuz lotu elkartea sortzeko lanean hasi ziren; transexual helduentzako Euskal Herriko aurreneko elkartea sortzeko proposamena egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!