Pelota eskolan izena emateko, deitu

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 26a, 00:00

Hernaniko pelota eskolan izena eman nahi duten haur guztiek, 656 793 990 telefonora deitu eta Rufino Rekalde ordezkariaz galdetu dezakete. Bizi ditugun osasun baldintza zailak kontuan hartuta, telefonoz bakarrik eman ahal izango da izena, inork ezin izango du frontoira etorri izena emateko. Pelotaz eta giro onaz gozatzeko aukera eskaintzen du klubak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!