Udala

Atzieta kalea itxita, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 25a, 00:00

Udal musika eskolan aire girotua jartzeko lanak egiten ari da Udala. Jarri behar den kanpoko makina haundia eta astuna da eta garabi bat behar da hura garraiatzeko. Maniobra bihar, abuztuaren 26an, egingo da, 08:00etatik 11:00etara. Atzieta kaletik sartuko da garabia eta, maniobrak dirauen bitartean, kalea itxita egongo da. Ibilgailuen ibilbide alternatiboa honakoa da: Lizeaga-Victor Hugo-Larramendi-Elkano-Txirrita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!