Udala

Ur kontagailuen irakurketak egiten hasi ziren atzo udal langileak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 25a, 00:00

Kontagailua irakurtzeko etxeetara sartzea ezinbestekoa den kasuetan, abonatuak berak eman ahal dio irakurketaren berri Udalari.

2020 urteko bigarren lauhilekoaren ur kontagailuen irakurketak hasi ziren egiten atzo udal langileak. Kontagailu batzuk atarietan daude eta horiekin ez dago arazorik. Beste batzuk, etxe barruan egonda ere, irrati bidezko seinalea igortzen dute eta horrela irakur daitezke. Dena dela, beste irakurgailu batzuk etxe barruan daude eta lekuan bertan irakurri behar dira ezinbestean. 

COVID19aren eraginez neurri bereziak etxean derrigorrez egin behar diren kontaketetan
Koronabirusak sortutako osasun larrialdia dela eta, eta bai herritarrak bai udal langileak babesteko helburuz, irakurketa horiek ezin dira ohiko moduan egin eta, beraz, lehen lauhilabetekoan egin zen bezala, honako irtenbide hauek proposatzen ditu Udalak. 

Hiru modutan irailaren 15a baino lehenago
Hiru modu daude herritarrek Udalari irakurketaren berri emateko irailaren 15a baino lehenago. 
Telefonoz: 943 330 805 telefonora deitu eta abonatuaren izena, helbidea eta irakurketa ematea. Grabagailu bat da eta mezuak gordetzen ditu.
E-postaz: zerbitzupublikoak@hernani.eus helbidera beren izena, helbidea eta irakurketa bidaltzea.
Aurrez aurre: Florida 100eko pabilioira irakurketa inprimakia ekartzea eta horretarako dagoen postontzian sartzea. 
Ohi bezala, irakurketa bat egitea ezinezkoa izan denean, udal langileek postontzietan utziko dute inprimaki bat. Dokumentu horretan irakurketak emateko telefonoa azaltzen da.

Irakurketa egiten ez bada, kontsumoaren estimazioa egiten du Udalak
Bigarren Irailaren 15erako irakurketa jakinarazten ez duen abonatuari aurreko kontsumoetan oinarriturik estimazio bat egingo da eta hori fakturatuko zaie. Irakurketa erreala egiten denean, doituko da kontsumoaren fakturazioa

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!