Dantza

'Basoa' dantza emanaldia aurkeztuko du Dantzaz Konpainiak, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 24a, 00:00

Uda Hernanin egitarauaren barruan, dantza emanaldia izango da ostiralean. Argazkia: Dantzaz Konpainia.

Atsegindegin izango da ikuskizuna, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak aurretik eskuratu behar dira Biterin, 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Uda kulturala ari da izaten Hernanin. Izan ere, Uda Hernanin egitarauaren barruan antolatu diren jarduerekin, uztaileko eta abuztuko hilabeteetan ikuskizun eta emanaldi ugarirekin gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Programazioarekin jarraitzeko, ostiral honetan Basoa dantza emanaldia eskainiko du Dantzaz Konpainiak. 20:00etan hasiko da, Atsegindegin.

Antolatu diren gainontzeko ekitaldien modura, Udalak gogorarazi du ekitaldiak doakoak direla, baina aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar dela Biterin, 09:00etatik 14:00etara bitartean.

«Basoa: iluna, estaltzen duena»

Horrela definitzen dute emanaldiko gai nagusia, eta deskribapen sakona egin dute: «Gune majikoa da, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena be­zalakoa. Errefuxiatu gunea, kon­tzentra­zio esparrua... Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua. Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!