Antzerkia

Txaloka jarri zituzten ikusleak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 23a, 00:00

Uda Hernanin programazioaren barruan, joan den ostiralean Hika teatroak 'Tonbola' izeneko antzezlana aurkeztu zuen Atsegindegin. Sarrerak berehala agortu ziren eta plaza bete zuten ikusle guztiek. Antzerkia hasi eta berehala jarri zituzten txaloka ikusle guztiak, Hika teatrokoek. «Bizitza tonbola bat» dela esanez, beraien tonbola hankaz gora jartzeko asmoarekin etorri ziren Hernanira. «Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun. Utzi Tonbola honi zuregatik erabakitzen», adierazi zuten antzezleek.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!