Izpigramen tailerra gaur, Chillida-Lekun

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 22a, 00:00

Nagore Legarretaren 'Argiaren bila' saioa izango da gaur. Familiei zuzendutako jardueraz gozatzeko sarrera aurretik hartu behar da.

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak hainbat jarduera prestatu ditu abuztu eta irailerako. Gaur Chillida-Lekun izango da, 11:00etatik aurrera. Argiarlen bila izeneko argigrama lantegia antolatu du, Eduardo Chillidaren eskulturek argiarekin duten harremanaz jabetu eta esperimentatzeko.
Entretenimendua ziurtatuta dago haur eta helduei zuzendutako gaurko saioan. Bertan, argazki paper analogikoa, argia, pintzelak eta elementu ezberdinak erabilita bapateko irudiak sortuko dituzte. Saiora joan ahal izateko, aurretik izena eman behar da, www.museochillidaleku.com helbidean. Eta Legarretaren hurrengo saioa irailaren 12an izango da, San Telmo museoan. Argazki txikiak izenburupean, argazki lantegia garatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!