Kontrakantxa

Mendi martxa egin zuten Hernaniko parajeetan barrena

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 18a, 00:00

Ibilaldira animatu ziren herritarrak, mendian barrena.

Hiru orduko ibilaldia egin zuten larunbateko planera animatu ziren guztiek. Ugaldetxo eta Urruzunoko basoa zeharkatu zituzten, Pagoagako bailarara heldu arte. Herritar asko animatu ziren inguruko parajeetatik ibilaldia egitera.Mendi martxa eta gero, bazkaria egin zuten denek batera eta udan ere elkartzeko aukera izan zutela adieraziz, kurtso berriari ekiteko gogoz daudela jakinarazi zuten gazteek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!