Osiñaga Auzoa

Iparragirren zenbait ekitaldi, festen ordez

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 18a, 00:00

Osiñagako Auzo Elkarteak irailaren 6an ekitaldiak eta bazkaria antolatu ditu egun ederra pasatzeko. 

Aurtengo egoera aldrebesa dela eta, auzoko jaiak ez zituzten antolatu ekaina hasieran, baina Osiñaga auzoan zerbait egin nahi zuten, eta horrela irailaren 6an, igandean, Iparragirre sagardotegian zenbait ekitaldi antolatu ditu auzo elkarteak.

Egun hau indartsu hasteko eguer­dian, 12:30etan, Suharri Paolla eta Markel Bustieta; Jokin Basozabal eta Axel Larrañagaren aurka ariko dira aizkoran bikotekako lehiaketa batean. Ondoren, Andoni Anatx, Eñaut Martikorena eta Iker Ormazabal Tturko bertsotan arituko dira bazkalaurrea eramangarriagoa egiteko.

Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuko direla antolatutako ekitaldian eta baita bazkarian ere. 

Kantu bazkaria 'Bankako Menditarrekin'
Behin bertsoak amaituta kantu bazkaria egongo da Iparragirre sagardotegi bertan. 14:00etan hasiko da eta Bankako Menditarrak taldea ariko da giroa berotzen bere doinuekin. Banka herria Behenafarroan dago, Aldudes bailaran, eta bertakoak dira Bankako Menditarrak taldea. Zoragarri kantatzen dute eta gainera errepertorio zabala eta oso aberatsa dute. Aukera ona bilatu dute auzotarrek elkarrekin egun ederra pasatzeko. 

Auzotarrek lehentasuna izango dute
Auzokoek lehentasuna izango dute eta horregatik igandean, abuztuaren 23an, etxez etxe ibiliko dira auzo elkartekoak joan nahi dutenek izena emateko eta beraiek jasotzeko.  Bazkaria 35 euro kostatuko da eta auzokoen ondoren auzokoak ez direnen eta interesa dutenentzat deialdia zabalduko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!