Udala

Hogei plaza jabetzan betetzeko deialdia irekita dago

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 17a, 00:00

Udaleko Zerbitzu Sozialak-eko klinikako laguntzaileen plaza dira eta lehiaketa bidez egingo da hautaketa egoiliarren zaintzarako.

Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak Erakundeko klinika laguntzaile lanpostuen hogei (20) plaza txanda librean eta azterketa eta merezimendu bidezko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onartu zuen uztailean, halaber, hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.
Lanpostu horiek Administrazio berezia eskalakoak dira, teknikariak azpieskalakoak, teknikari laguntzaile klasekoak, C2 sailkapen taldekoak eta 2garren hizkuntza eskakizuna dagokie derrigorrezkoa. 
Funtzioa da zaharren egoitzako egoiliarren ongizateaz arduratzea, hauen beharrak asetuz eta autonomi pertsonala bermatuz, solairuko arduradunaren gainbegiratupean.
Oposizio lehiaketarako probak gainditu ondoren deialdiko plaza lortzen ez duten hautagaiak, klinika laguntzaile lan-poltsa batean sartuko dira. 

Eskatu eta aurkeztu, eskabideak aste honetan
Partehartzeko eskabideak Hernaniko Zerbitzu Sozialak Erakundearen bulegoetan, Sandiusterri kaleko 1 zenbakian, emango da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira. Era berean, eskabidearen inprimakia eskuragarri izango da www.hernani.eus webgunean.
Partehartzeko eskabideak aurkezteko, hogei egun naturaleko epea izango da, beraz aste hau da azken astea.   Eskabideak Hernaniko Zerbitzu Sozialen egoitzan, Sandisuterrin, aurkeztu beharko dira besteak beste.  Deialdia eta hura arautzeko oinarriak euskarri ofizialetan eta Udaleko webgunean argitaratuko dira.  Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian, bi hilabete baino lehen.  Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak Erakundearen Zuzendaritza Batzordeari, hilabete baino lehen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!