Antzerkia

'Panoli Kabaretak' ez zituen ikusleak hotz utzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 16a, 00:00

Gorka Ganso eta Cecilia Paganini ostiralean Atsegindegin egon ziren.

Panoli Kabaretak ez zuen jende hotz utzi ostiralean Atsegindegin. Ume eta guraso asko hurbildu ziren eta ederki pasa zuten Gorka Ganso eta Cecilia Paganiniren 'erokeriekin'. Antzar&Kiaren laborategietatik atera berri den COVID-19aren aurkako 19 txertoa bezala aurkeztu zuten eta oraindik garapen-fasean egon arren Hernanin ongi funtzionatu zuen. Ikusle asko hurbildu ziren barre algarak egitera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!