Portu Auzoa

Grabitatearen legeak hautsi zituen Sarini Zirkoak, Portun

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 15a, 00:00

Ekilibrismo ariketek txundituta utzi zituzten ikusleak Portu auzoan.

Udan kulturaz blai programaren barruan Quick change-a, aireko begia, bertikalak, hula hop-ak erabiliz grabitatearen lege guztiak apurtu zituen Sara Alvarezek ostegunean Portu auzoan, Ibarrolaburu plazan.Sarini Zirkoak disziplina desberdinak landu zituen eta ikusizunaz asko gozatu zuten auzotarrek eta hurbildu ziren guztiek. Arrakasta izan zuen zirko erakustaldiak, batez ere haurrak txunditu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!