Arrauna

Zarautz eta Santander, asteburuko zitak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 15a, 00:00

TKE Ligan Zarauzko Ikurriña jokatuko da bi egunetara eta Kantabrian ETE eta KAE ligako bi jardunaldi bi egunez. 

Hernaniko arraunlariek estropada garrantzitsuak dituzte gaur eta bihar Zarautzen eta Santanderren. TKE Ligan Zarauzko ikurriña jokatzen da bi jardunalditara. Lehenengoa gaur hasiko da 18:00etan eta bigarrena bihar, 12:00etan Zarauzko uretan. Urteko bigarren banderarik garrantzitsuena da Kontxakoa eta gero. Gainera Ligan jokatzen den inportanteena edo preziatuena da. Bertan egongo dira Donostiarran dauden Xabat Pastor, Iban Verdugo eta Jon Iruretagoiena hernaniarrak.

Santanderren, hernaniar ugari
Hala ere herriko arraunlari gehienak etxetik urruti jardungo dira arraunean. Gaur eta bihar ETE eta KAE Ligen bi jardunaldi jokatuko dira. Mutilek eguerdian, 12:00etan, egingo dute arraunean bi egunetan eta neskek arratsaldez, 17:00etan, bi egunetan. 
Gogoratu behar da hernaniarrak daudela San Juaneko nesken eta mutilen traineruetan, Tolosaldea eta Hibaikako nesken traineruetan eta baita, Donostiarra B ontzian, mutiletan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!