Erremontea

Juaneneak pauso garrantzitsua eman du finalerdietako ligaxkara sailkatzeko, Ansa 19 tantotan utzi eta gero

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 15a, 00:00

Saldistarrak erraz gainditu zuen urnietarra 19-30 finalaurdenetako aurreneko partiduan eta gaur Goikoetxea V.a eta Ansak jokatuko dute.

Aritz Juaneneak 19-30 irabazi zion, ostegunean, Imanol Ansari Kutxabank Torneoko finalaurdenetako ligaxkaren estreinaldian eta finalaurreko ligaxkara pasatzeko aurrerapauso haundia eman du.
Gogoratu behar da finalaurdenetako ligaxka hiru erremontistak jokatzen dutela eta bakarra pasatzen dela hurrengo ligaxkara. Juaneneak, garaipen honekin, lau puntu ditu eta Ansa II.a hutsean geratu da bere 19 tantoekin. Hirugarren erremontista Goikoetxea V.a da eta gaur jokatuko du aurreneko partidua Ansaren kontra.
Juaneneak garaipenen bolada luzatu du, atarikoak jokatzen ari baita hasieratik eta galdu gabe jarraitzen baitu. Bere partidu guztiak nagusitasunez irabazi ditu eta inoiz ez du garaipena arriskuan ikusi. Ansa II.a bezalako aurkari gogor baten aurka ere ongi nagusitu zen.
Oraingoan Juaneneak ez zuen zalantzarik utzi. Saldistarra gehiago izan zen aurrelarien lehian eta bikain jokatu zuen.Peloteoan bikain aritu zen hasieratik bukaeraraino. Pelotari abiadura eman zion, bote lasterrak bikain egin zituen, ondo defendatu zen eta ezker pareta ere ongi ukitu zuen peloteoan.
Gainera, aurkariak baino hobeto atera zuen, bost tanto eginez, eta zangoz azkar ibili zen. Ez zion aukerarik eman gaizki jokatu ez zuen Ansari. Urnietakoa saiatu zen, baina pelotari abiadura eman arren, gainditu egin zuen saldistarrak. Markagailuko aldea kontuan hartu gabe partida polita ikusi zen.

Nagusi hasieratik bukaerara
Markagailua berdinduta egon zen laura arte, baina 5-6tik aurrera irabazlea zuzenean 6-16ra joan zen eta hamabost tantoko maximoa ere izan zuen, 12-27koa. Azkenean, Ansak 19 tanto eskas egin zituen eta kanporatzeko zorian geratu da. Ansak 16 tanto egin zituen eta bost hutsegite ere egin zituen peloteoan,  Juaneneak 20 tanto eta bi akats bakarrik egin zituen.
Bihar Ansa II.ak Goikoetxea V.aren aurka neurtuko ditu indarrak Goikoetxeak irabazten badu Juanenearen aurka izango du aukera, baina Saldiaskoak galtzen badu txartel erdia izango du finalaurrekorako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!