Koronabirusa

Hondakinen kudeaketa berezia, kuarentenan dauden etxebizitzetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 14a, 00:00

Berrogeialdian edo infektatuta dauden pertsonek Udalari abisatu behar diote 943 54 30 16 edo 688 84 17 74 telefonoetara deituta.

Hernanin badira etxebizitzak eta familiak isolatuta edo berrogeialdian, eta Udalak kasu horietan hondakinen kudeaketa berezia mantentzen du berrogeialdian eta kutsatuta daudenen etxebizitzetan.

Berrogeialdian edo gaixorik dauden pertsonen hondakinak modu berezian tratatu behar dira arriskutsuak ez izateko. Horretarako, ezinbestekoa da pertsona afektatuek Udalari abisatzea. 943 54 30 16 edo 668 84 17 74 telefonoetara deituta argibideak eskainiko zaizkie.

Kutsatze-arriskua gutxitzeko helburua du
Alarma egoera amaitu den arren, hiri hondakinen gaikako bilketa egokituta mantentzen du Udalak COVID-19 dela eta berrogeialdian edo gaixorik daudenen etxebizitzetan. Kutsatuta dauden edo egon daitezkeen herritarren hondakinak beste etxeetakoekin ez nahasteko hartu zen neurria, birusaren kutsatze-arriskua gutxitzeko helburuarekin.

COVID-19 birusarekin kutsatuta edo berrogeialdian dauden etxeak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da. Datuen Babeserako Legea dela eta, Udalak ezin ditu datu horiek eskuratu eta, horrexegatik, hain zuzen, da hain garrantzitsua pertsona horiek edo haien zaintzaileek edota senideek Udalarekin harremanetan jartzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!