Mendi martxa Pagoaga bailarara iritsi arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 13a, 00:00

Gazte Asanblada eta Gazte Koordinazio Sozialistaren artean antolatu dute etzirako, 09:00etan, Gaztetxetik aterata.

Hernaniko Gazte Asanblada eta Gazte Koordinadora Sozialistaren artean antolatu duten abuztuko egitarauaren baitan, mendi martxa eta bazkaria izango dira etzi. Hiru orduko ibilaldia izango da, eta hainbat paraje ikusteko aukera izango dute. Gaztetxe gaineko eskaileretan hasiko da irteera, goizeko 09:00etan. Bertatik Ugaldetxora iritsiko dira eta gero, Urruzunoko basoan murgilduko dira, Pagoagako bailarara heldu arte.

Abuztuko egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, eta larunbatekoa da egingo duten laugarren jarduera. Abuztuaren 28an izango da azken ekintza. Hitzaldi bat egingo dute, langile kontrolpeko espazioak eta jantoki soziala protagonistak izango dituena.

 

Izena eman behar da aurretik 689 615 598 zenbakian

Ekintzan parte hartzeko izen abizenak bidali behar dira telefono zenbaki honetara: 689 615 598. Gainera, mendi martxaz gain, bazkaria ere egongo da aukeran, 5 euroren truke. Menu beganoa ere eskainiko dute, nahi duenarentzat. Mendi martxan eta bazkarian segurtasun neurri guz­tiak bermatuko direla jakinarazi dute antolatzaileek,  eta parte hartzeko maskarillaren e­rabilera beharrezkoa dela azpi­marratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!