Izarren behaketa atzeratu egin da

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 12a, 00:00

Eguraldi txarragatik abuztuaren 28tik 29rako gauera pasa da behaketa Chillida-Lekun.

'Uda Hernanin' egitarauaren barruan gaur gauean egingo zen Izarren behaketa. Pertseidak Chillida Lekun jarduera atzeratu egin da arrazoi meteorologikoengatik. Abuztuaren 28tik 29rako gauera pasa da. Ilgora-gaua izango da, une aproposa Jupiter eta Saturno konjuntzioan ikusteko. Izar bikoitzak eta zeru sakoneko objektuak ere ikusi ahal izango dira, hala nola Andromeda galaxia. Gaua behar bezain argia bada, oraindik ere ikusi ahal izango da pertseida izarren bat. Sarrerek data berri honetarako balioko dute.

 

Etzi, Panoli kabareta

Atzeratu ez dena Panoli kabareta da. Ganso&Cia antzerki konpainiak, etzi, ostiralean, 19:00etan Atsegindegin eskainiko du. COVID-19 garaian sortutako kale antzerki ikuskizuna da. Umorea ardatz duen zirku parodia, ikuslego guztientzat eta bereziki haurrentzat dago zuzendua.

«Autoestimu gaindosi baten emaitza da Panoli kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu» diote Ganso&Ciako kideek. Ganso&Cia eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak abiapuntu bezala hartuta sortu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!