Portu Auzoa

Sarini Zirkoaren emanaldia eskainiko da bihar Portu auzoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 12a, 00:00

Sarini Zirkoan akrobazioak ikusi daitezke.

18:00etan hasiko da Ibarrolaburu plazan eta euria egiten badu Elizatxora pasako da.

Udan kulturaz blai programaren barruan bihar, 18:00etan, Sarini Zirkoaren emanaldia eskainiko da Ibarrolaburu plazan. Eguraldi txarra eginez gero Elizatxo ikastolara pasako litzateke espektakulua.
Aurten Portu auzoan ez dituzte festak antolatu, baina bai ekitaldi kulturalak, batez ere familientzat zuzenduak. Hernaniko Udalaren laguntzaz ekitaldi bat baino gehiago eraman dira aurrera. 
Sarini Zirkoak familientzako ikuskizuna eskaintzen du, lengoaia unibertsala, poetikoa eta dibertigarria duena.

Emozioak eta umorea
Protagonistak zenbait emozio biziko ditu, eta umorearekin jolastuko du, beti ere txoritxo bat lagun duela, bere bidai laguna izango dena. Txoriak txori da ikuskizun horren izena, baina ez da bakarra. 
Quick change-a, aireko begia, bertikalak, hula hop-ak eta laban-jaurtiketa ere izango dira ikuskizun honetan landuko diren zirkuko diziplinak. Sara Alvarezek diziplina desberdinak erabiltzen ditu.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!