Portun 'Ehiztari ehizatua'-z gozatu zuten familiek

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 11a, 00:00

Portu auzoko bizilagunek, udalaren laguntzarekin, Ehiztari ehizatua antzerki familiarraz gozatu zuten uztailaren amaieran, Ibarrolaburu plazan. Patata Tropikala antzerki taldearen antzezlanak lan gustagarria egin zuen eta Udan Kulturaz Blai egitasmoaren barruan kokatzen zen emankizunak arrakasta haundia izan zuen hurbildu zirenen artean. Guraso eta umeek algara ederrak egin zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!