Erakusketa

«Gaur egun ere oraindik bizi gara gure nazio sentimendu indartsuagatik eta identitateagatik»

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 9a, 00:00
Argazkian Beñi Agirre erakusketa batean, azalpenak ematen.

´Euskalnafarrak  naziotik estatura´ erakusketa aurkeztu du Beñi Agirre hernaniarrak, euskal historiaren azalpena egiten duena. Biterin egongo da ikusgai, abuztuaren 27ra arte. 

Astelehenean jarri zituen ikusgai Beñi Agirrek Eu­s­kal Herriko historiaren ga­­koak azaltzen di­tuen pa­ne­lak eta mapa di­daktikoak. Hernaniarraren e­sa­netan, e­ra­kusketa «bitxi zein in­­te­res­garria» dela. Hernanin izan da estreinaldia, eta a­buztuaren 27­ra arte egongo da ikusgai Bi­terin, 09:30etatik 13:30etara bi­tartean. Ga­inera, e­rakusketan lagundu duten Nabarraldeko ki­deek 10:30etan eta 12:00etan  ikustaldi gidatua e­gingo dute. 

Zein da erakusketaren helburua? 
Batez ere, Euskal Herriaren historia Antzinarotik gaur egun arte erakustea da, zertzelada batean. Horretarako, 4 mapa didaktiko eta 9 panel ditugu erakusketan. Gainera, mapa horietako batzuk azalpena dute, euskeraz eta gaztelaniaz.  

Estreinua Hernanin egin duzue, ezta?
Bai, oraingoz hemen gabiltza. Hala ere, erakusketa hau beste leku batzuetara eramateko deiak jaso ditugu. Hernanin oso erantzun positiboa izan du erakusketak, bizi dugun egoerarako, eta pozik nago horrekin. Lehenengo egunean 12 lagun izan ziren, hurrengoan 10 eta atzo, ikustaldi gidatuan eta egunean zehar, guztira 14 egon ziren. Hemendik pasa direnek erakusketa oso berritzailea dela esan didate.

Zein lantalde dago guzti honen atzean? 
Nabarralde izeneko talde bat gara. Oso talde zabala da, bere egoitza Iruñan duena. Euskal Herriko eta beraz, Nafarroako, historia gizarteratzea helburu duen fundazioa da. Fundazio honen eskutik hainbat talde daude: Hernani Harrotzen, esaterako. Azken ho­nek bere nortasun juridiko pro­pioa du. Usurbilgo Nafartarrak taldea ere proiektu honetan aritu da lanean. U­surbilgo taldeak erakusketako panelak landu ditu, eta mapa didaktikoak Hernaniko taldeak. Guztien arteko kolaborazio antzeko bat izan da. 

 

Erakusketara itzulita, panel eta mapetan konkistak aipatu dituzue. Zein eraso izan ditu gaur egun euskal lurraldea denak?
Historian zehar euskaldunek gu­re estatu propioa genuen eta zatika-zatika gure independentzia gal­­­tzen joan gara. Horregatik, ga­­rran­tzitsua da aipatzea 1200 ur­­tean Gaztelak egindako erasko baten ondorioz, oraingo Araba eta Gipuzkoa galdu zirela, Du­­ran­goaldearekin batera. Hori dela eta, Nafarroak itsasorako ir­­ten­bidea galdu zuen eta Gaztelak irabazi zuen. Hau da, Araba, Biz­kaia eta Gipuzkoa Gaztela izan ziren 1200garren urtetik au­rrera. 

Iruñeako erresuma ahulduta gelditu zen eta horren ondorioz, izan ditugun auzokideak, tamalez, oso indartsuak izan dira. Espainia edo Gaztelako erresuma, adibidez, Ameriketako kon­kistaren ondorioz potentzia mun­diala bilakatu zen. Frantzia ere potentzia nagusia izan zen eta ondorioz, euskaldunok itota egon gara, bi inperio oso indartsuen artean. Baina gaur egun arte iritsi gara eta gaur egun ere oraindik bizi gara gure nazio sentimenduagatik eta identitateagatik. Eta noski... gure indar ahulei esker, nolabait esateko. 

Euskal identitatea aipatu duzu zure lanetan. Nola sortu zen eta zein momentutan dagoela esango zenuke?
Gure identitatearen oinarri oso garrantzitsu bat hizkuntza da. Hau da geratu zaigun elementu komuna, euskaldun guztiok batzen gaituena. Baina bada ere identitate politiko bat, landu ez duguna. Identitate politiko hori mahaigaineratu nahi izan da Zazpiak Bat bezalako mezu batekin. Hau da, zazpi probintziak bat. Hala ere, identitate hori historian zehar azalduz gero, alderantziz azaltzen da: bat hori, herri bakar bat den hori, zazpi zatitan banatuta dago. Bada, zatikatuta dago, alboan ditugun bi potentzia nagusi horien eraginez. Orduan, geratu zaigun identitate kulturala, hizkuntzarena, oso indartsua da. Baina identitate politikoaren batasuna ez dago oso argi, oraindik.

Horregatik, batzuk nafarrak sentitzen dira, besteak euskaldunak, eta beste batzuk ipar euskal herritarrak edo frantses-euskaldunak. Geroz eta konplikatuagoa da konturatzea guztion artean herri bakarra osatzen dugula. Hori da gaur egun dugun egoera eta erronka. Batasun hori berreskuratzeko erronka dugu. 

Azkenik, gaur egungo  foruak euskal lurraldeak bizi izan zituen konkisten emaitzak dira, ezta?
Bai. Foruak dira gertakari guzti horien hondarrak. Bai Frantziak eta baita Gaztela-Espainiak militarki lurraldea konkistatu zuten, baina ez zuten lortu euskaldunon eta gizarte honen oroimen historikoa ezabatzea. Izan ere, guk badakigu zer egin diguten eta hori gure oroimenean dago; belaunaldiz belaunaldi transmititzen dugu. 


Horregatik, identitate aldetik herri bat garelako jakintza badago eta independenteak izan ginela ere badakigu. Estatu bat izan genuela ere badago gure memorian. Hori ez dute lortu ezabatzea eta horregatik, guk, euskaldunok, historiaren subjektu politiko garela sentitzen dugu. 


Indar horrek mantentzen gaitu oraindik subjektu bezela nazioarteko tabladuan. Horri esker konkistak ez dira erabatekoak izan. Hortaz, laburbilduz, foruak dira garai batean genuen soberania horretatik geratzen diren azkeneko hondarrak. Gauza txikia da, ia ikusi ezin dena, baina nolabait besteen aurrean zutik mantentzen gaituena da. 


Gainera, foruak mantenduko dira herria mantentzen den bitartean. Badago esaera bat, egoera ondo islatzen duena: «ez dira gailentzen hizkuntza indarstuena duten herriak, herri indartsuak dituzten hizkuntzak baizik».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!