Azoka

Bigarren Eskuko azoka gaur, Urbieta kalean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 8a, 00:00

Hamaika objektu eta material eskuratzeko aukera egongo da Bigarren Eskuko azokan, 10:00etatik 13:30etara bitartean.

Bigarren Eskuko azoka gaur egitea erabaki dute arduradunek. Ko­ro­na­birusagatik joan den hi­la­be­­te­­an ez zen ohiko egutegia ja­rrai­­tu. Horregatik, «konpentsatzeko», gaur egingo dute azoka. Mota as­ko­tako produktu, ma­te­ri­al eta ob­jek­tuak eskuratzeko aukera izan­go dute bertaratzen direnek.

«Eguraldi ona egingo du» eta beraz, Urbieta kalean izango da. Adierazi dute, pandemia hasi zenetik aurreko azoketan egin duten moduan, higiene eta segurtasun neurriak beteko dituztela. Hori dela eta, maskarilla jartzea eta segurtasun distantzia mantentzea eskatu diete gerturatuko diren guztiei. 

Abuztuan egun bakarra

Gaurkoa kenduta, abuztuan ez da Bigarren Eskuko azoka gehiago antolatuko. Hurrengoak irailean izango dira, «ziurrenik bigarren edo hirugarren astean». Baina diote, «zehazteko dago oraindik». Izan ere, pandemia egoerak galarazi egin du horrelako ekintza eta ekitaldientzat behin-betiko eguna zehaztea. Hala ere, daten inguruan, herritarrak jakinaren gainean izango dituztela esan dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!