Udako Zinemaldiko azken saioa gaur izango da, pelikula finlandiarrarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 7a, 00:00

Zinemaldiari amaiera emateko, gaztelerazko azpititularrekin, finlandiar jatorriko pelikula proiektatuko da gaur Atsegindegin, 22:00etan.

Hiru pelikula proiektatuko dira guztira Udako Zinemaldian aurten. Gaur da azken saioa eta finlandiarren txanda da. Kovasikajuttu (Punk Sindromea) filmak emango dio amaiera aurtengo egitarauari. Lurralde ezberdinetako pro­iekzioak izan dira pelikulak. Gaurkoak 85 minutuko i­raupena izango du eta aurreko­ak bezala, 22:00etan hasiko da. Gaztelerazko azpititularrak i­zan­go ditu, aurreko hiru proiekzioek izan duten modura.

 

Justizia sozialari, gogoeta

Filmaren protagonista punk talde bat da, ezgaitasun sikikoa duten lau finlandiarrez osatua.  Borroka eta oihuka egiten dute, kafea edaten dute, protesta egiten dute eta kontzertuen ostean osasun zentrora itzultzen dira. Ez dira bipolarrak edo eskizofrenikoak: ezgaitasun psikiko la­tzak dituzten pazienteak dira eta, zailtasunak izanda ere, e­uren desioak, amodioak, gogo­ak... adierazi nahi dituzte.

Irudi gordinak agertu arren, anomalitateari bihotzez egindako omenaldi bat da Kovasikajuttu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!