Kultur jardueretarako diru laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 6a, 00:00

Kultur jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Deialdi honen helburua da entitateei kultur sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko lehiaketa erregimenaren bidezko dirulaguntzak emateko modua arautzea. Hernaniko Udaleko Kultura sailari dagokio diru-laguntzak kudeatzea. Eskaera Udaletxeko beheko solairuan egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 09:00 - 13:00 bitartean. Horretarako, aldez aurretik hitzordua hartu behar da hurrengo telefono zenbakian: 943 337 000.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!