Film japoniarra gaur gauean, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 6a, 00:00

Udako zinemaldia dela eta, bigarren pelikularen proiekzioa egingo da, 22:00etan.

Udako zinemaldia atzo hasi zen Atsegindegin. Guztira hiru pelikula proiektatuko dira, munduko hiru herrialde ezberdinetan egin direnak. Atzo Islandia izan zen protagonista, Hrútar filmarekin, eta gaur Japonen txanda da. Gaueko 22:00etan hasiko da proiekzioa, Atsegindegin. Naomi Kawasek zuzendutako Mogari no mori filma izango da pantailan; euskerara itzulita, «basoaren do­lua» esan nahi du.

Atzokoaren antzera, ekoizpen honek ere arrakasta izan du. Izan ere, 2007an Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen, Cannesen.

 

Aurkikuntza bidaia bat

Aurkikuntza bidaia bat da, za­harren egoitzan bizi den gizon batek bertako zaintzaileetako batekin, basoan barrena do­a­ze­la, elkarrekin egingo dutena.

Shigeki zaharretxe txiki ba­te­­an bizi da, eroso eta pozik. Ma­­chi­kok, bertako langileetako ba­­­tek, beste paziente batzuei ba­i­­­no arreta gehiago eskaintzen dio Shigekiri. Hala ere, Ma­­chikok sekretupean bizi du bere oinazea semea galtzeagatik.  Baina Shi­ge­ki­ren ur­te­be­tetze os­pa­­ki­zu­na eta gero, Ma­chikok men­­­­di­ra pa­seatzera eramatea e­ra­­ba­­kiko du eta konfidentzia u­­ga­­ri izango dituzte bidaia ho­rre­tan.

Bihar izango da Udako zi­nemaldiaren azken eguna.  Ko­vasikajuttu (Punk Sindromea) da izenburua eta  finlandiar pelikula honetan osasun mentalaren is­piluaren beste aldean gertatzen dena jasotzen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!