GASTRONOMIA

MUMM sariak irabazita, Yon Pavon hernaniarra Gipuzkoako koktelero onena izendatu dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 5a, 00:00

2015 urtean hasi zean Pavon koktelak prestatzen. Bost urte geroago, bera da Gipuzkoan hoberen prestatzen dituen ostalaria. Hernaniarrak proiektu berriak ditu martxan, eta ilusioz hartu du etapa berri honen hasiera. 

Joan den uztailean ospatu ziren MUMM sarietan Yon Pavon hernaniarra Gipuzkoako koktelero onena izendatu zuten. Bost urte
daramazki koktel munduan, eta ordutik leku askotan egon da edariak prestatzen. Gainera, izen haundiko kongresuak bisitatu ditu eta honetan lanean jarraitzea da bere asmoa. 

Hernaniarrak dio ez dela bere asmoa besteak baino hobea izatea, baina interes haundia du gauza berriak ikastean. Horregatik, munduko txoko ezberdin askotan egon da, zapore berriak ezagutzeko eta bere kokteletan kreatibitate gehiago lortzeko.

Izan ere, bere nahia Kuba edo Florida bezalako lurraldeetan ezaguna izatea da, beste amets askoren artean. Pavon Mexikon izan da hiru
aldiz, Martinica bisitatu du eta rona egiten duten bodegak ikusi ditu: Barceló edo Brugal. Gainera, beti gauza berriak ikasteko
prest dago hernaniarra eta horregatik, izen haundia duten kokteleriak eta gintoneriak bisitatzen ditu.

Lana eta esfortzuak eman dio garaipena, hernaniarrari  Duela bost urte ez zekien ezer mundu honen inguruan, baina bertan murgildu zenean liluratu egin zuen koktelak egiteko prozesuak. Horregatik, burubelarri aritu da lanean azken urte hauetan eta badirudi egindako
lanak fruituak eman dituela, azken sari honekin.

Patricio Pubeko jabea da Lasarten. Izan ere, Hernanin jaioa da, baina bertan eman ditu bere bizitzako urte gehienak. Ilusio
haundiz ireki zuen puba, eta bertan prestatzen ditu koktelak. 

Lehen Hernanin zuen taberna, eta plater konbinatuak eta hanburgesak prestatzen zituen. Hala ere, Txema Huici ezagutu zuenean, Gintoneria Donostiarrako jabea, bere bizitzak beste norabide bat hartu zuen. Orain, bost urte geroago, Gipuzkoako koktelero onena da Pavon. 

Proiektu berriak martxan Koktelak prestatzea da Pavoni gehien gustatzen zaiona, baina proiektu berriak ditu martxan.

Bere arreba Izaskunekin Lasarteko Asador Riojanos jatetxea hartu du eta bertan lanean hasteko ilusio haundia duela dio. Pavonek asko eskertu du Lasarteko Udalak ostalariekin izan duen konpromezua, eta beraiei esker tabernak irekitzea ezinezkoa izango zela adierazi du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!