ATLETISMOA

Berritze lanak bukatuta gaur irekiko dira atletismo pistak, berriro ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 5a, 00:00

zioaren barruan, Zaldien Koba eta Suaren Zeremonia izan dira idatzi dituen azken obrak. Miguel Berzosa ilustradorearen laguntzarekin argitaratu ditu azken bi lanak Sainz de Murietak. Lehenengoarekin, Zaldien Koba, historiaurrearen

Zenbait aste eman dituzte atletismo pistak berritzen eta lanak bukatu ondoren berriro ere irekiko dituzte, segurtasun neurri bereziekin. 

Atletismo pistak berritzeko lanetan aritu dira azken asteetan eta gaur irekiko dira, berriro ere. Berritze lanak egiten aritu dira,
eta denboraldi berria hasteko prest utzi dituzte pistak, atletek gustora entrena dezaten.

Aurtengo Hernani Erabaki prozesu parte hartzailean erabaki zen atletismo pistetan obrak egitea eta beraz, herritar guztiek gozatuko dute kirol instalazio berri hauekin. Egindako berritze lanak izan dira kirol pistak kautxozko zorua berritu eta inguruko belardia txukuntzea.
Neurri bereziak jarri dira pistak erabili ahal izateko Atletismo pistetako berritze lanak ez dira berrikuntza bakarra izan instalakuntzetan. Izan ere, Koronabirusa dela eta neurri berezi batzuk hartu behar izan dituzte arduradunek, kirola egiteko leku seguru bat sortzeko.
COVID-19a saihesteko eta ez kutsatzeko osasun eta higiene baldintzak bete behar dira eta horregatik, hainbat neurri ezarri dira pistetan.

Atletismo pista egun osoan zehar egongo da zabalik, eta gehienez 30 pertsona egon ahal izango dira bertan. Bestalde, bertara sartu aurretik eskuak hidrogelarekin garbitu behar dira. Azken hau norberak eraman beharko du, bertan ez delako eskuragarri egongo. Gainera, beharrezkoa izango da maskarilla erabiltzea; kasu honetan, kirola egiteko kentzeko aukera egongo da. Eta azkenik, pertsonen artean gutxienez bi metroko distantzia mantendu beharko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!