Udako zinemaldia bihartik, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 4a, 00:00

Bosgarren urtez jarraian, Potemkin taldeak Udako Zinemaldia antolatu du. Bihar hasiko da, 'Hrútar' pelikularekin.

Potemkin taldeak antolatu du Vgarren Udako Zinemaldia, aurten ere. Emanaldi guztiak Atsegindegin izango dira eta gaueko 22:00etan hasiko dira. Aurtengo edizioak egun bat gehiago iraungo du eta biharko pelikularekin hasita, guztira hiru film proiektatuko dira.

Islandia, Japon eta Finlandiako ekoizpenak dira. Hiru proiekzioak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, baina gaztelerazko azpitituluekin lagunduta.

 

Islandiako pelikulak emango dio hasiera zinemaldiari

Prestatutako egutegiaren arabera, bihar izango da aurreneko proiekzioa. Hrútar (ahariak) pelikula proiektatuko dute Atse­gindegin. 2015ean egindako islandiar ekoizpena da eta bertan, Islandiako mendialdeko bi­zimoduaren erretratua egiten da. Gainera, errekonozimendu u­gari jaso dituen filma da bihar aur­keztuko dena. Besteen arte­an, Europar Zinearen Sarietan Film Onenaren Saria izendatu zuten, 2015 urtean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!