Beñi Agirreren erakusketa Biterin gaurtik, euskal historiaren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 4a, 00:00
Argazkian Beñi Agirre, bere erakusketa batean azalpenak ematen.

´Euskalnafarrak  naziotik estatura´  erakusketa Biterin egongo da egunero gaurtik hasita, eta hilaren 27an bukatuko da. 

Gaurtik hasita, abuztuko hilabetean zehar erakusketa «bitxi bezain interesgarria» egongo da ikusgai Biteri Kultur Etxean. Egunero ikusteko aukera e­gon­go da, goizeko 09:30etatik 13:30etara bitartean.

Mapa didaktiko handi batzuk eta argibideak ematen duten bederatzi panelek osatzen dute erakusketa. Gainera, Agirreren esanetan, erakusketaren helburua da «Euskal Herriko historiaren gako nagusiak azaltzea: lurraldetasuna, euskararen hedapena, funtsezko datak, pertsonaiak, gertaerak eta abar».

Erakusketa 09:30etatik aurrera egongo da ikusgai. Baina horrez gain, goizeko 10:30etan eta 12:00etan Nabarraldeko kideek ikustaldi gidatua egingo dute aretoan bertan. Izan ere, honen bitartez Euskalnafar herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi «orokorra» lortuko da, azalpen eta galdera libreen bidez. «Bisitatu, interesgarria izango da eta!», luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!