Atletismoa

CD. Hernaniko atletak Anoetan itzuli dira konpetizioara

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 3a, 00:00

Unai Roldan entrenatzailea taldeko hiru lasterkarikin.

Pasa den ostegunean hasi ziren atletismoko probak eta izugarrizko beroarekin Anoetan CD. Hernaniko bost taldekide aritu ziren lehian: Arixen Unanue 100 eta 400 metrotan, Enara Macicior 100 eta 300 metrotan, Amaiur Velez 100 metro hesi eta luzera jauzian, Mikel Campos 100 eta 300 metrotan eta Xabier Sesma 1.500 metrotan. Balorazio positiboa egin da egoera zein den ikusita. Segurtasun neurri guztiak hartu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!