Pala

Zurutuza eta Manterolak EHko Pala Txapelketa Irekia irabazi dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 3a, 00:00

Hirugarren mailako finalean 23-25 gainditu zituzten Agirre, hau ere hernaniarra, eta Mendigain Oiartzungo Madalensoron. 

Goizean goiz, baina kostata irabazi zuten Zurutuza eta Manterolak Oiartzungo Pala Txapelketako finala, Madalensoron, larunbatean. Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko finala ere bazen hirugarren mailan gomaz eta azken partiduan 23-25 gainditu zituzten Agirre eta Mendigain. Txapela bat Hernanira etorriko zen bai edo bai, Agirre ere bertakoa baita eta azpitxapeldun geratu da.
Nesken erakustaldi partidua ere jokatu zuten Urdangarin eta eta Galdose hernaniarrek, Eizmendi ahizpen aurka. Hemen ere garaipena bikote hernaniarrak lortu zuen 18-25 partidu eder batean. 
Giro bikaina egon zen frontoian eta hernaniarrek pankarta ere jarri zuten lagunak animatzeko Esfortzurik gabe, ez dago txapelik. Aupa Zuru eta Mante! leloarekin. 
Ondoren bigarren eta lehenengo mailako finalak jokatuziren eta Atxotegi-Gallastegik 25-24 gainditu zituzten Beloki eta Eskudero bigarren mailan eta lehenengoan Huegun-Arregik eraman zituzten txapelak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!