Arrauna

'Maialen' traineruko hamabi neska arraunlari lau taldetan banatu dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 3a, 00:00

Hibaikan bost, Tolosaldea eta San Juanen hiruna arraunlari eta Zumaian bat ari dira arraunean, pasa den urtean Hernanin aritu zirenak.

Aurten Maialen trainerurik ez dago uretan eta Hernaniren izena ez da denboraldian zehar entzungo uretan, baina bai mutiletan eta bai nesketan badira bailarako arraunlariak eta Maialen traineruan arraunean aritu zirenak pasa den urtean.
Honela, Hernani klubean zeuden hamabi arraunlari lau talde desberdinetan banatu dira denboraldia eta talde horiek osatzeko. 
Tolosaldean Carolina Garcia, Itxaso Aranburu eta Eider Barba  daude. Hibaika da Hernanin aritutako neska gehien dituen taldea bostekin. Bertan dabiltza Nerea Irastorza, Uxue Alberdi, Garazi Arabiatorre, Jone Pastor eta Estitxu Zabala. San Juanen ere arraunean dabiltza Olaia Barriuso, Naroa Lizarreta eta Nahia San Argimiro. Eta azkenik, Zumaian Helena Merino kataluniarra.

Tolosaldeak lautik lau bandera eta Hibaikak ostiralean, Santoñan
Orain arte Tolosaldea izan da nagusi ETE Ligako estropada guztietan lau banderak poltsikoratuz. Ostiralean Santoñako ikurriña jokatu zen, Ligatik kanpo, eta bertan Hibaikak irabazi zuen Isuntzaren aurretik. Beraz emaitza onak lortu dituzte.
Euskal Herriko txapelketan, ostiralean, Xabat Pastorrek brontzea lortu zuen Lekeitioko uretan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!