Erremontea

Larrañaga eta Juanenea, nagusi

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 2a, 00:00

Barrenetxeak partidu bikaina jokatu zuen estelarrean.

Buruz burukoaren lehenengo jardunaldian 30-23 eta 30-9 gainditu dituzte hurrenez hurren Zaldua eta Aizpuru III.

Buruz burukoaren lehenengo bi partiduak jokatu ziren atzo Galarretan eta Juanenea eta Larrañagak lortu zituzten bi garaipenak. Hori bai, bi partiduak oso desberdinak izan ziren. 
Lehenengoan, Juaneneak 30-23 gainditu zuen Aizpuru III.a partidu borrokatu, berdindu eta eder batean. Jaialdiko hirugarrenean berriz, Larrañaga jaun eta jabe izan zen Zalduaren kontra eta 30-9 irabazi zuen. Datorren asteko asteartean eta ostegunean geratzen diren bi jardunaldiak jokatuko dira eta ostiralean aurkeztuko da Kutxabank Torneoa.
Bestetik, binakako estelarrean, Ansa II eta Barrenetxeak 40-30 gainditu zituzten Urriza eta Endika, gorrien partidu bikain batekin. Barrenetxea izan zen onena.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!