Pala

Zurutuza-Manterola, Oiartzungo finalean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 1a, 00:00

Urdangarinek erakustaldi partidua jokatuko du nesketan.

Madalensoro frontoian jokatuko dira gaur, EHko Pala Txapelketa Irekiko finalak hiru mailetan goizeko 08:15etan hasita.

Luze joan bada ere, azkenean Euskal Herriko 16garren Pala Txapelketa Irekiko finalak gaur jokatuko dira Oiartzunen Madalensoro frontoian. Berandu izanagatik edo, goizean goiz hasiko da gaur jaialdia, 08:15etan, eta lau partidu jokatuko dira guztira. Alde batetik nesken erakustaldi bat eta ondoren hiru maila desberdinetan finalak. 
Hernaniko palistak lehendabiziko bi partiduetan ariko dira. Honela, lehendabizikoan, Zurutuza eta Manterola hernaniarrak, Mendigain eta Agirre izango dituzte aurkari. Finalera sailkatzeko hernandez eta Suspe gainditu behar izan zituzten 25-24 partidu oso gogor batean. 
Bigarren partiduan Urdangarin eta eta Galdose hernaniarrek, Eizmendi ahizpen aurka jokatuko dute erakustaldiko partidua. Ondoren bigarren eta lehenengo mailako finalak jokatuko dira, baina ez da hernaniarrik egongo. Oiartzungo 38garren Pala Txapelketa ere badira gaurko finalak. 

Zarautzen eta Igeldon, 3garren
Hernaniko palistan han eta hemen ari dira jokatzen. Zarautzeko Paleta Txapelketan, Tijero eta Badiola hirugarren salkatu dira eta Igeldon postu berdina lortu dute Gorostegi eta Alkortak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!