Preso eta iheslariak

Salbuespenezko espetxe politikaren amaiera eskatuko da gaur hondartzetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 2a, 00:00

199 presoetatik 9 bakarrik daude Euskal Herriko espetxeetan eta sei bakarrik 3garren graduan.

Etxerat berriz bilduko da Euskal Herriko hondartzetan, gaur, salbuespenezko espetxe politikaren behin betiko amaiera eskatzeko. «Izan ere, bada garaia euskal presoen familiakoei, seme-alabei, gurasoei eta lagunei ezartzen zaien zigorrarekin eta sufrimenduarekin amaitzeko, eta bizirik eta etxean nahi ditugulako» dio Etxerat-ek.
Ondorengo hondartzetan elkarrekin egoteko deia egin dute euskal herritarrei: Gipuzkoan eguerdiko 12:00etan: Donostia, Hondarribia, Mutriku, Orio, Zarautz eta Deba.
Hernaniko presoen senide eta lagunek Orioko hondartzara joateko deia egin dute. 11:15etan lokala parean (Aristizabal 5, anbulatoritik Horacio) geratuko dira kotxetan Oriora joateko.
«Aurten ere garrantzitsua izango da hondartzetako hitzordu mobilizatzaile hori, urte korapilatsu baten ondoren. Izan ere, beldurra eta ziurgabetasuna izan dira nagusi, osasun-krisiak espetxeetan izan duen eraginarengatik. Alarma-egoera deklaratu eta bost hilabete igaro dira eta ezjakintasun, segurtasun eza eta kezka egoera hau jasanezina da. Euskal presoek Euskal Herrian egon behar dute, Euskal Herriko espetxeetan. Estatu espainiarreko 199 presoetatik 9 bakarrik daude Euskal Herriko espetxeetan. Horietatik guztietatik, 6 preso baino ez daude hirugarren graduan eta 140k lehen graduan jarraitzen dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!