8 talde osatzea du helburua Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 31a, 00:00

Hernani Kirol Elkarteko boleibol atala datorren denboraldiari begira dago jadanik, eta izenematea martxan jarri dute taldeko arduradunek, 656 73 19 29 telefono zenbakian. Iaz sei talde izan ziren txapelketa ezberdinetan parte hartu zutenak, eta 2020-2021 denboraldirako zortzi talde osatzea da helburua. Beti bezala, nes- kek izango dute pisu gehien, eta haien kasua, sei talderekin parte hartzea espero dute. Mutiletan, berriz, senior mailako taldea izan- go da bigarren urtez segidan, eta helburua da infantil edo kadete mailako talde bat osatzea datorren denboraldirako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!