PELOTA

San Inazioetako finalean ariko da Paul Ojuel

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 30a, 00:00

Txapelketako finala gaur jokatuko du, 17:30etan, Julen Alberdiren aurka Egiako frontoian. 

Paul Ojuel, C.D.Hernaniko pelotari nagusiak, Donostiako Loiola eta Egia auzoetako frontoietan jokatzen ari den San Inazio Txapelketako finala jokatuko du gaur, 17:30etan, Julen Alberdiren aurka. Finala Egiako frontoian jokatuko da.
Paul Ojuelek 22-5 irabazi zion Iker Urmenetari (Eple) final-zortzirenetan, ondoren finalaurdenetan 22-21 irabazi zion Xabi Santxori (Pagazpe) eta azkenik 22-14 irabazi berri dio Mikel Elolari (Tolosa) finalerdietan.

Alberdiren aurka, gaur
Gaur, 17:30etan hasita, nor baino nor arituko da, Julen Alberdiren kontra finalean. Pronostikoak berdinduak daude, baina hernaniarraren esperientzia, erabakigarria izan daiteke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!