OMENALDIA

Fernando Ros gogoratu zuten lagunek Bidebieta plazan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 30a, 00:00
Bidebieta plazako monolitoaren aurrean bildu ziren Fernando Ros 'Nabarro' omentzeko.

Asteartean, Fernando Ros gogoratu zuten lagunek Antziolako Bidebieta plazan dagoen monolitoan. 34 urte bete dira hil zela eta urtero Abartzuzan egiten zen omenaldia Hernanin bertan egin da aurtengo egoera ikusita. Lore eskaintza egin zioten eta Antton Garinek bi bertso eskaini zizkion. Ondoren, Eusko Gudariak abestu zen, Nafarroako eta Euskal Herriko ikurriñak  apainduta familia argazkiarekin amaituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!