Udala

Udal baratzen zozketa publikoa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 29a, 00:00

Dagoeneko Antziola-Sagastialdeko udal baratzen erabiltzaile izateko prozeduran onartu eta bazterturikoen behin-betiko zerrenda www.hernani.eus webgunean dago ikusgai. 102 pertsonak eman dute izena eta 72 baratza daudenez, zozketa egingo da bihar uztailaren 30ean 10:00etan. Zozketaren izaera publikoa bermatzeko, Hernaniko Udalaren youtubeko kanaletik zuzenean streaming bidez emango da; ikusi ahal izateko aurretik harpidetu egin beharko da youtube aplikazioan sartuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!