Kontzertua

Larrañagak doinu berriak, etxean

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 29a, 00:00

Ainhoa Larrañaga Atsegindegiko taula gainean.

Uda Hernanin 2020 Programazioaren barruan, Ainhoa Larrañaga abeslari hernaniarrak kontzertua eskaini zuen Atsegindegiko taula gainean, pasa den ostiralean. Bertan, Eskuminak bere disko berria aurkeztu zuen, lau musikariren laguntzaz: Ha­ritz Lauroba bateriarekin, Iker Lauroba baxua eta kontrabaxua­re­kin, Amaia Miranda gitarra­jotzen, eta Garazi Esnaola pia­no­­a­rekin. Jendea asko bildu zen doinu berriak entzuteko eta abeslariak berak ere gozatu zuen herritarren aurrean abesten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!