Musika

Txistulari banda «harrera oso ona» jasotzen ari da auzoz auzoko itzulian

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 29a, 00:00
Zaharren egoitzan jo zuten Madalena egunean

Santa Barbaran «txalo zaparrada jaso genuen» eta alkateak eskertu die zaharren egoitzan egoiliarrei eskainitako diana.

Igandeetan abuztua barne, txistulariak kaxkoan jotzeaz gain auzoz auzo dabiltza euren soinu eta doinuak zabaltzen. Azken bi igandeetan Elizatxon eta Santa Barbara auzoan izan dira. Azken honetan, «harridura haundiz eta pozez hartu gaituzte; izan ere, inoiz ez bait gera bertan egon jotzen» ezagutarazi nahi izan dute txistulariek. 
«Bizilagunek bideoak eta argazkiak atera dituzte eta txalo zaparrada jaso dugu. Eskertzekoa da horrelako harrera ona».
Ez da esperientzi on bakarra izan. Madalena egunean hirugarren adinekoen egoitzara egindako bisita dela eta, alkatearen eskertza  jaso du herriko txistulari bandak. 
«Eskerrak eman nahi dizkizuet egoiliarrei urtero bezala Madalena egunean dianaz gozatzeko aukera emateagatik. Aurten inoiz baino gehiago, bizi ari garen egoeragatik, berezia izan da egoiliarrentzat eta horrela jakinarazi digute» dio mezuan Lertxundi alkateak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!