'Euskalnafarrak naziotik estatura' erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 28a, 00:00

Abuztuaren 4tik 27ra, biak barne, Biteri Kultur etxean egongo da ikusgai 09:30etatik 13:30etara.

Abuztuaren 4tik 27ra, biak barne, erakusketa bitxi bezain interesgarria egongo da ikusgai Hernaniko Biteri Kultur Etxean, goizeko 09:30etatik 13:30etara.
Erakusketaren helburua da Euskal Herriko historiaren gako nagusiak azaltzea: lurraldetasuna, euskeraren hedapena, funtsezko datak, pertsonaiak, gertaerak eta abar. Mapa didaktiko haundi batzuk eta argibideak ematen duten bederatzi panelek osatzen dute erakusketa.
Erakusketa Kultur Etxea zabalik dagoen ordutan izango da ikusgai. Horrez gain, ordea, egunero 10:30etan eta 12:00etan Nabarraldeko kideek ikustaldi gidatua egingo dute aretoan bertan. Euskalnafar herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi orokora izan dezagun azalpen eta galdera libreen bidez.
Hernani Errotzenek antolatzen du erakusketa. Panelak Nabarralde Fundazioak eta Nafartarrak kultur taldeak diseinatu eta eginak dira. «Bisitatu, interesgarria izango da eta» diote antolatzaileek. Bisitaldia musukoa jarrita izatea eskatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!