Orain arte erakutsi duen erregulartasunari eutsi dio Donostiarra traineruak, asteburu honetan. Ohorezko postuetan sailkatu da, beste behin, jokatutako bi estropadetan: laugarren izan zen larunbatean Bilbon, Urdaibai irabazlea 19 segundu aurretik zuela; eta hirugarren atzo Lekeition, Hondarribia irabazleak baino 10 segundu gehiago eginda.
Eta erregulartasun horri eutsi dio Xabat Pastor hernaniarrak ere, fijoa izaten jarraitzen baitu, Igor Makazaga entrenatzailearen koadrilan: asteburuko bi estropadetan aritu da Pastor.
Asteburuan pilatutako puntuekin, hirugarren dago Donostiarra, sailkapen nagusian, 74 punturekin. Aurretik ditu Urdaibai (77) eta Santurtzi (76).