Fernando Rosi lore eskaintza, etzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 26a, 00:00

Asteartean, uztailaren 28an, beteko dira 34 urte, Fernando Ros Ros hil zela. Urtero egiten dute Abartzuzara bisita Hernanitik, bertan omenaldia egiteko; baina aurten ezingo dutenez joan, Hernanin bertan egingo diote omenaldia, etzi. Lore eskaintza egingo diote, Antziolako Bidebieta plazako monolitoan, arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!