Dantza tailerra gaur, Chillida Lekuko obretan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 25a, 00:00

'Eskulturak betetzea' saioa eskainiko du Myriam Perez Cazabon dantzariak, 11:00etan, 6-12 urteko haurrei eta gurasoei zuzenduta.

Chillida Leku museoan izango du hitzordua gaur, Uda Her­na­nin programazio bereziak. Eta oraingoan, dantza tailerra prestatu dute, Myriam Perez Cazabon dantzariaren eskutik, museoko obrak baliatuz: Eskulturak betetzea saioa eskainiko du dantzariak, 11:00etan hasita.

6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei dago zuzenduta: «Eduardo Chillidaren es­kulturak gorputzarekin sentitu­ko ditugu, eta saiatuko gara be­­tetzen eskultoreak sortu­­tako es­pazioak. Mugimenduaren bidez hutsuneak sentitu, eta gorputzarekin eta adimenarekin beteko ditugu; keinuekin, eskulturaren formak hautematen saiatuko gara», aurreratu dute. Parte hartzeko, sarrerak hartu behar ziren aurretik, Biterin.

Bihar, berriz, Trashhhh! txotxongilo saioa eskaini behar zu­ten, Chillida Lekun bertan; baina bertan behera geratu da, zenbait arazo tarteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!