Aurreko asteazkenean, protestan jardun zuten Bekabi enpresako hainbat langileek, soldatak zor zaizkiela argudiatuta. Bekabik, fatxadak edota etxebizitzak berritzen ditu, besteak beste, eta hogeiren bat langileren bueltan dauzka, eta haietako askori, soldatak zor zaizkie. Hortaz kexatzeko, asteazkenean bildu ziren, plazan.