UDAL GOBERNU TALDEA

Astearteko atxiloketaren harira, adierazpena Udal Gobernu taldeak

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 24a, 00:00

Asteartean Polizia Nazionalak, Itxaso Zaldua herritarra atxilotu zuen eta honen harira, Hernaniko Udal Gobernu taldeak bere iritzia helarazi nahi izan du. 

Pasa den asteartean jazotako gertaeraren harira, Hernaniko Udal Gobernu taldeak adierazpen bat helarazi nahi izan du. Izan ere, asteartean, Polizian Nazionalak Itxaso Zaldua herritarra atxilotu zuen lanera bidean zihoala, eta asteazkenean epaile Nazionalak hau kartzelaratzeko agindua eman zuen. Itxaso Zalduak, 12 urte pasa ditu Frantziako espetxeetan, eta orain dela hiru urte libre geratu zen, zigorra bete ondoren. Hau guztia kontuan hartuta, Hernaniko Udal Gobernu taldeak, adierazpen bat egin du.
«Itxasoren atxiloketa hau Euskal Herrian irekitako demokrazia eta askatasun bidearen kontrako erasoa da. Euskal Herriak bake, bizikidetza eta askatasun agertoki berri bat eraikitzeko determinazioa hartua du. Horrelako atxiloketek eta Espainiar Estatuaren itxikeriak eta mendeku politikek euskal jendarteak hartutako konpromiso hori zapuztu nahi dute. Herri honen borondateari oztopoak jartzeari uzteko eta bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustua egiteko garaia dela pentsatzen dugu. Tankera honetako
atxiloketek eta espetxeratzeek ez dute lekurik Euskal Herrian». 
Azkenik, gobernu taldeak azaldu du, «arduraz jokatzeko» garaia dela: «gatazka politikoari irtenbide demokratiko bat emateko unea da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!